sábado, 2 de enero de 2016
domingo, 13 de diciembre de 2015
Bideoa: ZER DA ABENDUALDIA?
Gogoetarako
galderak:
-
Zer da bideoak erakutsi nahi ziguna?
-
Nola prestatu gaitezke Jesusen jaiotza ospatzeko?
-
Gaur egun ze pertsonek behar dute laguntza Jesus jaio
zenean bezala?
-
Zer egin dezakegu gure ingurukoak laguntzeko?
domingo, 6 de diciembre de 2015
Ipuina: MIKELEN BIDAIA
Bazen behin Mikel izeneko mutil bat bidaiatzea asko gustatzen zitzaiona. Oporrak
zituen bakoitzean hegazkin bat hartu eta munduan zehar abiatzen zen lurralde
desberdinak ezagutzeko asmoz eta jendea laguntzeko gogoz. Herrialde asko
ezagutzen zituen eta horri esker lagun asko zituen. Bidai guztietatik oso
oroitzapen onak gordetzen zituen, baino bada herrialde bateko ohitura bat
benetan gustatu zitzaiona.
Urte batean abenduaren hasieran oporrak hartu eta Afrikako Kongora joan zen
bertan 20 egun igarotzera. Herri txiki batean pasa zituen egun gehienak.
Bertako jendea oso zoriontsua eta jatorra zen. Oso ohitura ezberdinak zituzten.
Jendea oso irekia eta eskuzabala zen. Eta arraroa iruditu zitzaion gauza bat,
etxe guztietako ateak beti irekiak zeudela zen. Konfiantzazko jendea zen eta ez
zuten lapurrei beldur; guztiek elkarri laguntzen bai zioten.
Herrira iritsi bezain pronto, aterpe
bat bilatzen hasi zen bertan lo egin ahal izateko. Baino familia bat Mikel
ikustean, beraiekin bizitzera gonbidatu zuten.
Gure mutilak ezin zuen sinetsi zein bihotz onekoak ziren eta zein zorte
ona izan zuen.
Mikelek bertako ohiturak ikusi eta ikasi zituen. Goizetan eguzkiarekin
batera jaikitzen zen goizeko 6ak aldera. Etxea txukuntzen lagundu ondoren
familiaren aitarekin ehizatzera joaten zen batzuetan. Baino gehiengoetan
etxekoandrearekin gertatzen zen etxeko gauzetan laguntzeko. Askotan baratzean
egiten zuen lan; oso lan gogorra zen, baino familiarekin pasatzeko momentu
paregabea. Bertan pasatzen zituen egun gehienak beraiekin hitz egiten eta
beraien ohiturak ikasten.
20 egunak pasa eta gero, asko ikasi zuen Kongoko kultura eta bizimoduari
buruz. Asko gustatu zitzaion herrialde hura eta gainera, familia horrekin ezin
hobeto bizi zen. Baino agur esateko unea iritsi zitzaion. Oso triste zeuden
guztiak, bai Mikel eta baita familia ere. Eskerrak eman eta gero, guztiak
besarkatu zituen eta etxetik irten zen. Baino ibiltzen hasi baino lehen,
galdera bat bururatu zitzaion.
-
Egun hauetan ikusi ahal izan dudanez, noizean behin,
lasto pixka bat jartzen zenuten mahai gainean. Baino ez dut zergatia oso ondo ulertu.
Zergatik jartzen duzue lastoa sukaldearen erdian?
-
Zerbait ondo egiten dugun bakoitzean lasto belar bat
hartzen dugu baratzetik eta mahai gainean jartzen dugu. Eta horrela Jesusentzat
sehaska prestatzen goaz. Zenbat eta ekintza on gehiago egin, zenbat eta lasto
gehiago egongo da bere sehaskan. Eta sehaska zenbat eta bigungarriagoa izan, Jesus zenbat erosoago egongo da jaiotzean. –
Esan zion familiako amak.
-
Bai, horrela ospatzen dugu guk Abendualdia. Jesusen
jaiotzerako bihotzak prestatu behar ditugu, eta horretarako gure bihotzak
berritu behar ditugu ekintza onak eginez. Gainera, talde lana da, zeren
familiako guztiok ondo portatu behar dugu, Jesus gure etxean gustura eta
babestua sentitu ahal izateko. – Gehitu zuen aitak.
Mikeli Abendualdia ospatzeko modu paregabea iruditu zitzaion. Hori bai zela
benetan Gabonetarako prestatzea. Mundu guztiak ekintza onak egiten zituen
bihotzak berritzeko eta Jesusentzat prestatzeko. Eta ikasitako hau Mikelek bere
etxekoei erakutsi zien eta urte horretatik aurrera modu honetan ospatzen du
Abendualdia.
Gogoetarako
galderak:
-
Nola iruditu zaizu bizi zirela herri txiki horretan?
-
Zergatik ziren hain zoriontsuak hain gogor lan egin behar
zuten arren?
-
Nola ospatzen zuten bertan Abendualdia? Ideia ona dela
uste duzue? Zergatik?
-
Hemen antzeko zerbait egin genezake?
- Gure bihotzak prestatzen ditugu Jesusen jaoitzerako?
domingo, 29 de noviembre de 2015
Gogoeta: ZABALDU ATEAK ABENDUALDIAri!!!
Azkenean iritsi
zaigu abendua, eta honek Gabonetako oporrak laster ditugula adierazten digu.
Lan handia egin dugu dagoeneko, baino oraindik azken txanpa gertatzen zaigu.
Gainera, konturatuko ginen moduan, mundu guztia Gabonak ospatzeko nahiarekin
dabil; kaleak apaintzen hasi dira, dendetako eskaparateak apaingarriz beteak,
eta nola ez, telebistako iragarkiak ordu guztietan.
Baino zer da
benetan ospatu nahi duguna festa hauetan? Zein da honen helburua? Gehiengoek
jakingo zenuten bezala, jai hauten Jesusen jaiotza da ospatzen duguna. Guztiok
oso ondo ezagutzen dugu jaiotza honen istorioa txikitatik behin eta berriro
entzun dugu eta. Maria eta Jose Belenerantz abiatu ziren bertako nagusiak hala
agindu zuelako. Eta herrira iristen ari zirela, Mariari erditzeko ordua iritsi
zitzaion. Etxe askotara hurbildu ziren aterpe eske; baino guztiek ezezkoa eman
zieten. Eta azkenean kobazulo batean jaio zen Jainkoaren semea.
Honekin
erakutsi nahi zaigu, Jesus, Jainkoaren semea izan arren, gutako bat dela. Mundua
aldatzeko asmoz iritsi zen, baino pertsona normal bat bezala. Eta benetan gauza
harrigarriak egin zituen; baino beti maitasunez eta besteak laguntzeko gogoz. Horregatik
egin zen hain famatua eta maitatua. Bi mila urte baino gehiago pasa dira bere
jaiotzatik, baino bere mezua eta irudia oraindik oso presente dugu gure
bizitzetan.
Horregatik,
saiatu gaitezen jai hauetan Jesus ez ahazten. Beti opariek eta apaingarriek
garrantzia kentzen ahalegintzen dira. Baino goazen ahalegintzera jai hauetan
Jesus gure bihotzen erdian kokatzera. Horretarako ABENDUALDIA ospatzera
gonbidatzen zaituztegu. Abendualdiak 4 igande irauten ditu, eta atzo hasi zen.
Honen ikurra landarezko koro bat da, eta igande bakoitzean kandela bat piztu
eta bertan jartzen da. Honek Jesusen jaiotzarentzat prestatzen laguntzen gaitu.
Guk ere astelehen bakoitzean kandela bat piztuko dugu, eta bakoitzaren barruan,
denen artean adostutako konpromiso bat idatziko dugu. Eta horrela gure bihotzak
Gabonetarako prestatuko ditugu; eta Jesusek nahi zuen moduan ospatuko ditugu
jai hauek.
domingo, 15 de noviembre de 2015
Bideoa: ELKARTASUNARI BURUZ
Gosea
eta elkarbanatzea izpide dituen istorio zahar batean oinarrituta, “Giza familia
bakarra, guztiontzako janaria” bideo animatua, CARITASeko kanpaina batean
txertaturik dago. “Goilara luzeen alegoria” erabiliz hauxe da mezua: geure burua soilik
elikatzen dugunean, mundu guztia gosez dago. Baina gure ondokoaren goseaz arduratzen
garenean, mundu guztia elikatzeko moduak daudela deskubritzen dugu.
Basado
en una antigua historia sobre el hambre y el compartir, el vídeo animado forma
parte de la campaña de Caritas “Una familia humana, Alimentos para Todos”. La
“alegoría de las cucharas largas” nos enseña que cuando se lucha para alimentar
sólo a nosotros mismos, todo el mundo pasa hambre. Pero cuando nos centramos en
el hambre de nuestro vecino, descubrimos que hay maneras de alimentar a todo el
mundo.
domingo, 8 de noviembre de 2015
Ipuina: BIDEAN GELDIUNE BAT
Urritiko herrialde batean pobretasun handia gertatu zen, jauntxo bakar
batzuk besterik ez arazorik gabe bizi ziren. Karabanatan bidaia eginez, hiru
jauntxok bat egin zuten oso oso txiroa zen herrixka batean. Hain egora latza
zen herrixkan, non jauntxoak erreakzio desberdinak izan zituzten.
Lehen jauntxoak ikusitakoa jasan ezin zuenez, bere gurdietako urrea eta
bitxi guztiak harturik, asko baizituen, bertako jendearen artean banatu zituen.
Guztiei suerterik oparoena desiatu eta jauntxoa bertatik abiatu zen.
Bigarren jauntxoak, jendearen etsipena ikustean, zerbitzari guztiekin
aurrikusita zeukan tartea gelditu eta biderako zeramatzan janaria eta ura
bertakoei eman zien, dirua uztea ez zuela balioko pentsatuz. Herriko bakoitzari
janari eta edari puska bat eman eta bertatik alde egin zuen.
Hirugarren
jauntxoak, txirotasun hori ikusita, abiadura azkartu eta gelditu gabe ospa egin
zuen. Beste bi jauntxoak, bidean elkarrekin ari zirela, azken honen begirune
falta eta solidaritate eza kritikatu zuten. Eskerrak beraiek bik han izan
zirela txiroei languntza emateko.
Hau guztia gertatu
eta hiru egunetara, hirugarren jauntxoa ikusi zuten berriz kontrako norantzan.
Abiadura handian zihoan, baina gurdiaetan urrea eta bitxiak izan beharrean,
lanabesak, erremintak eta haziz beteriko zakuak eramaten zituen. Herrixkara
zihoan bertakoek pobretasunaren aurka borroka zezaten.
Aspalditik gertatu
zen hau, gaur ikus dezakegu. Jende eskuzabala dago, besteek zenbat ematen duten
ikustea nahi izaten dute, baina jasotzen duten horien berri ez dute nahi
izaten. Beste batzuk, eskuzabalak ere, inguruan dituztenak laguntzen saiatzen
dira, euren buruak ondo senti daitezen. Eta, azkenik, badaude beste batzuk, ez
zaie axola ematea begiratuak izateko edo euren buruak ono sentitzeko. Azken
hauek besteen bizitzak hobetzen saiatzen dira eta diruarekin laguntzeaz gain,
denborarekin, ilusioarekin eta euren bizitzarekin laguntzen dituzte besteak.
Nolakoa zara zu?
HAUSNARTZEKO GALDERAK:
·
Hiru
jauntxoengatik, zeinek egin zuen hoberen zure iritziz.
·
Zeure
inguruan, beharrak ikusten al dituzu? Zeintzuk?
·
Nola
egingo zenuke aurre behar horiei?
·
Ezagutzen
al duzu beharrean dagoen inor? Nola lagundu dezakegu?
·
Nola
lagundu dezakegu KYONDO proiektuan?
domingo, 1 de noviembre de 2015
Gogoeta: ELKARTASUNari ATEAK ZABALDU
Hilabete berrian gaudela ELKARTASUNri atea
eta bihotza zabaltzea gonbitea egiten dizugu. Badakizu azaroa hilabete
inportantea dela eskolan, badakizu zergatik? Hiruzpalau aste barru Maria Haurraren
astea ospatuko dugulako. Santa Juanak berak aukeratu zuen Maria Haurraren
irudia, haren urratsak jarrai ditzagun.
Maria gauza on askoren eredu dugu:
eskuzabala zen, langilea, beti laguntzako prest, ahalmen handikoa, hezitzailea,
maitekoarra… Gure mundua ikusita balore horiek bizitzea behar-beharrezkoa
iruditzen zaigu.
Zer aldatuko zenuke munduan? Injustizia asko
dago, gerrak, hondamendi naturalak, arazo ekonomikoak… Hori guztia, alda al
dezakegu? Zer iruditzen zaizu? Agian, bakarrik ezin dugu gauza handirik egin,
baina besteekin bat egiten dugunean arazoei aurre egitea errazago egiten zaigu.
Ez al duzu uste? Adibidez, klasean gaudenean, ez al zaizkigu lanak errazago
egiten “talde kooperatibotan” burutzen dituguenan? Seguru gustura gaudela “Lápices
al centro” edo “folio giratorio” bezalako teknikak egiten ditugunean bakarka
aritzen garenean baino.
Elkarrekin aritzen garenean seguru sentitzen
dugu guere burua. Beraz, pentsa eskola osoan bat egiten badugu, zenbat gauza
lor ditzakegun!!! Goazen, bada, gure inguruan dauden arazoak ikustera. Zer egin
dezakegu arazoak dituzten pertsonei laguntzeko? Egun jende asko arazo ekonomiko
larriak ditu, jateko ere ez daukatela. Gu guztion esku dago hau aldatzea.
Gogora ezazu munduko pertsona guztiok puzzle
erraldoi bateko piezak garela. Guztiok ezinbestekoak gara. Goazen, bada, mundu
polit baten alde egitera gure piezarekin; denen artean ahal dugu eta!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)