Bideoan ikusi duzun bezala, zeure burua aurrera egin dezan mezu positiboa asma ezazu eta letra polita eta koloreak erabiliz kartel bat egin ezazu.
domingo, 25 de octubre de 2015
domingo, 18 de octubre de 2015
Bideoa: GEURE BURUA ONDO TRATATUZ
Cuando alguien
evoluciona,
También
evoluciona todo su alrededor.
Aurrera egiten
dugunean,
Gure ingurua aldatu
egiten da.
Cuando tratamos
de ser mejores de lo que somos,
todo a nuestro
alrededor también se vuelve mejor.
Gu garena baino hobeak
izaten saiatzen garenean,
gure inguruan dagoen
guztia hobea egiten da.
domingo, 11 de octubre de 2015
Ipuina: KOLORE ANITZEKO HARRA
Gure ondoan
dagoenari ona egiteak bere saria duela esaten dute.
Zuhaitz
artean bizi zen kolore anitzeko harrari horrelaxe gertatu zitzaion: Adarretan,
hosto samurren artean ibiltzen zen, pozez eta kantuz, alaitasuna nonahi
eramanez. Marraskiloekin eta bertako zomorroekin hitz egitea gustatzen
zitzaion. Hegaztien artean lagun asko zituen eta horiekin makina bat pasarte
eta aholku elkarbanatzen zituen. Horrelaxe pasatzen zituen orduak gure harrak.
Egun batean,
ia ia konturatu gabe ekaitz bortitza gertatu eta zuhaitzaren puska bat urpean
gelditu zen. Hau gertatu bitartean, zomorro baten garrasi estuak entzun ziren,
haizearen eta uraren indarrari aurka egiten ari zitzaion eta larri-larri
zebilen. Kolore anitzeko harrak zomorroa ikustean, indar handia eginez gorputza
luzatu, zuhaitzari ondo eutsiz eta oreka galtzear zeukala zomorroa salbatzea
lortu zuen.
Ekaitza
eta gero, naturako Jainkoak kolore anitzeko harrari deitu zion. Naturako
Jainkoak besteekiko maitasuna erakusteagatik beste bizitza bat oparitu zion.
Hala, kolore anitzeko harra, kolore anitzeko pinpilinpauxa bihurtu zuen.
Pinpilinpauxak hegalak ireki eta oihanatik ibili zen ekintza onen balioak
nonahi eramanez.
GOGOETA EGIN:
domingo, 4 de octubre de 2015
Gogoeta: HOBEA IZATEari ATEA ZABALDU!!!
Atea zabaldu persona hobea izateari.
Atea zabaldu errespetuari.
Atea zabaldu irribarre egitenari.
Atea zabaldu eskolako zure lagunekin
konpartitzeari eta elkarbizitzeari.
Atea zabaldu ikasturteaz gozatzeari
zentzu guztietean: giro ona sortuz, ikasiz…
Atea zabaldu uste duzunar errespetuz
eta beldurrik gabe esateari.
Atea zabaldu bakarrik daudenekin
egoteri.
Atea zabaldu gozatzeari.
Atea zabaldu ikasturtea bene-benetan
ondo eramateari.
Atea zabaldu taldea egiteari.
Atea zabaldu laguna izatenari.
Atea zabaldu ondokoarekin
erlazionatzeari modu egokian.
Jada, hilabete bat
daramagu eskolan, gogoeta egin:
lZeri atea zabaldu ikasturte honetan?
lZeri atea
zabaldu gure gelan, gure eskolan, eskolako lagunekin eta abarrekin?
Inportantea da lana, etxeko lanak
egitea, egunez eguneko ordutegia, ikastea… Eta inportantea da ere gure artean
giro ona sortzea ikasturtean zehar, errespetua zainduz, gelako eta eskolako
garbitasuna zainduz, lagunak ondo tratatuz eta gurekin dauden pertsonak
baloraruz. Irrifar handi baten alde egin beharko genuke hau guztia aurrera
atera dadin.
lHau egiteko prest al daude?
lZer egingo zenuke pertsonalki guzti hau aurrera eramateko?
miércoles, 9 de septiembre de 2015
Hasteko ipuina: ATEEN IPUINA
Bazen behin gizon heldu bat oso azkarra zena. Egun
guztia kalean zebilen alde batetik bestera. Inork ez zekien oso ondo zertan
egiten zuen lan eta familiarik ere bazuen. Oso bakartia zen, eta bere arropa
nahiko traketsak... ziren. Trastez beteriko zaku handi-handi batekin zihoan
beti; eta bere ondasunik garrantzitsuena zela zirudien. Bertan etxe
desberdinetatik hartutako objektuak garraiatzen zituen.
Txikitan bere aitaren lanbidea ikasi zuen, sarraigilea
alegia. Ez zegoen ireki ezin zuen aterik. Gainera, aspaldidanik giltzenganako
miresmena sentitzen zuen; guztiak ziren harrigarriak berarentzat. Hain ziren
txikiak eta sinpleak; baino beraiei esker gauza izugarriak babes zitezkeen.
Horregatik, mota guztietako giltzak biltzen hasi zen.
Baina bere aita hil zenean, bere bihotza gogortzen
hasi zen; eta maltzurkeriaz jokatzen hasi zen. Bakarrik zegoenez, herri batetik
bestera ibiltzen hasi zen eta hutsik ikusten zituen etxeetara sartzen zen.
Bertan pasatzen zituen gauak, eta alde egin baino lehen, etxe horretatik
objekturen bat hartzen zuen gero horrekin negozioak egiteko.
Egun batean, herri txiki batetara iritsi zen eta
zerbaitek atentzioa deitu zion. Bertako biztanle guztiak oso zoriontsuak ziren
eta beti irribartsu zebiltzan. Herriaren lorez beteriko plaza bat zegoen, eta
erdian iturri polit bat. Honen alde batean, etxe handi eta eder bat ikustren
zen. Ez zen udaletxea ez, baino mugimendu handia nabari zen. Bertatik ateratzen
ziren pertsona guztiak kaxa handiekin ateratzen ziren. Eta gure sarraigileak ea
zer eramango ote zuen galdetzen zion bere buruari.
Horrexegatik, gau hartan etxe handi horretan
sartzen ahalegindu zen. Baina, ez zuen ate hori irekitzeko giltza aproposik.
Leihotik sartzen ere saiatu zen, baina alferrik. Gau osoa pasa zuen mila trikimailu saiatzen,
baina ez zegoen modurik. Beraz, leher eginda atearen ondoan loak hartu zuen.
Hurrengo egunean, emakume heldu bat gerturatu
zitzaion laguntza eskainiz. Sarraigileak ea zergatik denak hain zoriontsuak
ziren galdetu zion. Emakumeak sekretu
bat kontatu zion: “Etxe hau magikoa da eta pozten gaituzten gauzak bukatzen
zaizkigunean, hona etortzen gara gehiagoren bila. Etxe hau zoriontasunaren
lantegia da, eta denetarik sortzen dute hemen: zoriontasuna, laguntasuna,
barkamena, elkarbanatzeko nahia…”
Sarraigilea txunditurik geratu zen bazter batean.
Eguna pasa ahala atea irekitzeko ez zela giltzarik ez zela behar konturatu zen.
Baina nola demontre irikiko zituen? Denbora luzez begira egon ondoren, bihotzak
atera gerturatzen zirenean, hau automatikoki irekitzen zela konturatu zen.
Berak ere gauza bera egin zuen, baina atea ez zen ireki. Lehengo emakume bera
gerturatu zitzaion eta esan zion: “Gure lantegiko ateak zabaltzeko bihotza
pozik izan behar duzu; hori baita gure baldintza bakarra.”
Sarraigileak bere aitaren irudia gogora ekarri
zuen. Une horretan begiak malkoz bete zitzaiakion eta negarrari eman zion. Izan
ere, azken urteetan izandako hainbat gauzataz damutu zen. Orduan, ateak zabaldu
zitzaizkion. Sarraigileak hainbesteko poza sentitu zuen zoriontasunaren
lantegian lan egitea erabaki zuela.
Guk horrelako ateak zabaltzeko gai izango al gara?
ikasturte honetan zehar maitasuna, ongizatea, laguntasuna eta poztasuna
bezalako baloreei ateak zabaltzen saiatuko gara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
