Oso gutxi falta zaigu ikasturtea amaitzeko, berez, eskuetako hatzekin zenbatu
ditzakegu bukatzeko falta zaizkigun egunak. Eta honengatik guztiak gabiltza oporretan
pentsatzen eta gure planak egiten. Baino oraindik bukatu ez dugunez, azken lantxo bat
egitea eskatu nahi dizuegu. Taldeetan jarriko zarete eta zuen ametsetako
kanpamenduak diseinatuko dituzue. Pentsatu enpresa baten arduradunak zaretela eta
zuen adinako haurrentzat udalekuak edo kanpamenduak antolatu behar dituzuela. Ze
ekintzak eskainiko zenituzten? Non egingo zen?
Pentsatu ahalik eta udaleku erakargarrienak antolatu behar dituzuela.
Horrexegatik ondo pentsatu zer aurkeztuko duzuen: ur ekintzak, sukaldaritza tailerrak,
eskulanak, jolasak, kirolak, natura, abenturak…
Ikasleak talde txikietan jarriko ditugu (hirunaka edo launaka) eta 10-15 minutu
utziko dizkiegu papertxo batean idazteko beraien udalekuen iragarkia. Keinu hau
egiteko ordu osoa baduzue, idazteaz gain, agian iragarkiaren kartela egin dezakete.
Bukatzean, talde bakoitzak bere proposamena aurkeztuko du eta ondoren, bozketa bat
egin daiteke, aukerarik erakargarriena aukeratzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario