domingo, 5 de junio de 2016

Ipuina: MUNDUKO JOLASARIK HOBERENA

   Bazen behin emakume bat unibertsitatean lan egiten zuena eta haurrei buruz asko zekiena. Bere bizitza osoa zeraman klaseak ematen eta irakasleei klaseak nola eman erakusten. Mundu osoan famatua zen, eta herrialde askotatik etortzen ziren bere klasera asko ikasteko. Halako egun batean, bere ikasleetako batek hauxe galdetu zion:

- Nik irakaslerik jatorrena izan nahi dut. Eta horrexegatik gustatuko litzaidake jakitea zein den haurrentzat ezagutzen duzun jostailurik hoberena.

   Eta andereñoak kontakizun batekin erantzun zion. 

- Ni, zu bezalako ikasle bat nintzela, munduan zehar bidaiatzen hasi nintzen haurren ohituren inguruan ahalik eta gehien ikasteko asmoz. Eta zera ikusi nuen. Gure inguruko haurrak gabonak eta urtebetetzeak iristen direnean, jostailu pilo bat eskatzen dituzte eta horietako gehienak jasotzen dituzte. Baino konturatu nintzen aste batzuk pasa eta gero, horietaz aspertzen zirela eta bazter batean uzten zituztela. Gainera, bazirudien beti asperturik zeudela. Barregarria zen; beraien logelak jostailuz gainezka, eta beraiek etxean asperturik presoak izango balira bezala. Beti zeuden triste eta gehiago lortzeko nahiarekin. 

   Baina Afrikara joan nintzenean, honen kontrakoa gertatzen zela ikusi nuen. Bertako haurrek ia jostailurik ez zituzten, baino beti zeuden zoriontsu. Arratsalde guztiak kalean ematen zuten lagunen artean jolasten. Naturan zehar ibiltzen ziren ezkutaketan, harrapaketan… Eta bertan aurkitzen zituzten traste guztiak jostailuetan bihurtzen zituzten. Lurrean aurkitzen zituzten adarrak, munduko ezpata miresgarrienetan bihurtzen ziren; bazkarietako lata hutsak, Messiren baino hobeagoak ziren golak sartzeko baloiak; zakarretan aurkitutako kartoi zaharrak, munduko gaztelurik ikusgarrienak eraikitzeko piezak. 

- Ikusten duzuenez, munduan ez dago jostailu miresgarririk. Gertatu daiteke munduko jostailurik hoberena edo garestiena izatea, baino zoriontsua ez izatea. Eta baita alderantziz ere. Beraz, nire ustez, munduko jostailurik hoberenak lagunak eta alaitasuna dira.

Gogoetarako galderak: 
- Zuri antzeko zerbait noizbait gertatu zaizu? 
- Jostailurik gabe ondo pasatzeko kapaza zara? 
- Afrikako umeen antzera jolastea gustatuko litzaizuke? 
- Dirurik gabe ondo pasatzeko zein ekintzak bururatzen zaizkizu?

No hay comentarios:

Publicar un comentario