domingo, 3 de abril de 2016

Gogoeta: Barkamena

ATEAK ZABALDU BARKATZEARI

   Askotan zaila egiten zaigu barkatzea. Ez naiz ari hitz soilak esaten ditugunean: “barkatzen dizut”, baizik eta barrun-barrundik ateratzen den barkamenari buruz. Min ematen digutenean edota Iraintzen digutenean edota kale egiten digutenean ari naiz. Orduan barrundik zerbait puskatzen zaigu eta puskatu den hori konpontzeko barkamena behar da.

   Ez da erraza barkamena eskatzea, ez al duzu uste? Erraza balitz… hala ere, zaila izanik ere gozada litzateke bihotza eskuetan barkatu ahal izatea.

   Zauritzen gaituztenean gure mina baino haruntzago ez dugu ikusten. Agian, gure barruko mekanismoa izan daiteke. Horrela gaudenean konpontzen saiatu behar gara eta konpontzeko modu bat bestearengana hurbiltzea da eta, errespetuz, gauzak konpondu.

   Zitzotasunez barkatzen dugunean… Errespetuz hitz egiten dugunean… gure barrua garbitu egiten da… gure barrua konpontzen hasten da… ezinikusia eta gorrotoa alde egiten dute, eta sentsazio atseginak gure barrua betetzen dute.

   Barkatzea eta norbaitengana jotzea berriz konfidatzea esan nahi du. Ez da erraza beste masaila jartzea Jesusek egin zuen bezala. Hala ere saia gaitezen beste keinuren bat egiten gure inguruan konfidantza izateko.

   Gorrotoak, aldiz, urruntzen eta gogortzen gaitu, gure bihotza hozten eta txikitzen du. Barkamenak gehiago ematen digu: Hasteko aukera ematen digu, besteengan sinisteko aukera ematen digu.

   Barkamenak zerutik erortzen den xirimiri antzera. Bi aldiz bedeinkatua da: bedeinkatzen dio ematen dionari eta bedeinkatzen dio jasotzen duenari. William Shakespeare (1564 – 1616).

   Hau dela eta, ATEAK ZABALDU BARKATZEARI!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario