domingo, 13 de marzo de 2016

Keinua: Berdintasuna

Dinamika: berdintasuna lantzen

HH5-LH1
Psikomotrizitate gelara joango gara eta han ordu beteko saioa egingo dugu. Bertan jantzi/mozorro desberdinak eta aurpegiak margotzeko margoak eskainiko dizkiegu. Jarraian haur bakoitza nahi duen moduan mozorrotuko da eta aurpegia margotuko du.
Hau bukatzerakoan denen aurrean bere burua aurkeztuko du eta gainontzekoak errespetuz jokatu beharko dute.
Ekintza honen helburua sexuen araberako estereotipoak puskatzea izango litzateke eta errespetuz tratatzea.


LH2-LH3
Sexu berdintasun lantzeko fitxa bat egitea proposatzen dugu. Bertan neska eta mutil baten irudia agertzen zaigu. Aprobetxatu dezakegu gure gorputzen arteko desberdintasunak lantzeko. Hau bukatzerakoan, beraientzat arropak prestatuko ditugu kolorea emanez; inolako jarraibiderik eman gabe.
Bukatutakoan behatuko dugu zein desberdintasunak agertu diren arropen koloreetan, apaingarrietan… Eta horri buruz hitz egingo da.
Irakatsiko diegu estereotipoak ez liratekeela existitu behar, eta bakoitzak nahi duen bezala jantzi, jolastu, hitz egin… dezakeela.



LH4-5-6/ DBH
Ikasleekin betiko ipuinen inguruan hausnarketa bat egingo da. Hasteko, burura ekarriko ditugu zeintzuk ezagutzen ditugun (txanogorritxu, loti ederra, mari errauskin, edurnezuri, Hansel eta Gretel…). Ondoren, arbelean denen artean pertsonai nagusien ezaugarriak zerrendatuko ditugu (alde batean, mutilak eta bestean neskak). Konturatuko gara nola beti neskak ederrak, kantariak, ahula, etxeko andreak…diren bitartean; mutilak, ausartak, indartsuak, trebeak.. direla.
Zerrenda hau egin eta gero, ikasleak bost taldetan banatuko ditugu eta bakoitzak betiko ipuin bat aukeratuko du. Beraien lana izango da ipuin horretako pertsonai nagusien ezaugarriak elkar-trukatzea eta ipuin hori birmoldatzea; adibidez, printzi beldurti bat, printzesa indartsu eta ausart bat…
Eta bukatzeko, denen aurrean kontatuko dute, poliki-poliki estereotipoak baztertzeko. Hausnarketa moduan, ahal diegu galdetu ea pelikularen bate do ipuinen bat ezagutzen duten, non betiko rol-ak aldatuak dauden. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario