domingo, 28 de febrero de 2016

Gogoeta: BERDINTASUNA

Zergatik diogu desberdinak garela?

Aurreko hilabetean landu dugun bezala, pertsona bakoitzak bere abileziak ditu. Batzuk oso onak dira matematikan, beste batzuk lagunak egiten, besteak musikan, hizkuntzekin, kiroletan… Eta egia esateko, hau aberastasun hutsa da; zeren honi esker, denen artean mundua aberasten dugu. Eta martxoan zehar, honekin oso lotuta dagoen balore bat landu nahi dugu: BERDINTASUNA.

Datorren asteartean, martxoak 8, Emakumeen eguna ospatzen dugu. Eta gure ustez oso egun garrantzitsua da hau. Duela urte batzuk emakumeek ez zituzten gizonezkoen eskubide berdinak; eta borroka handia egin zuten desberdintasun honen aurka. Eta egia da, gauza asko lortu dituztela, eta gaur egun gizonezkoek eta emakumeek eskubide berdinak dituztela. Baino mundu guztian egoera bera dago? Zuek uste duzue Afrikako edo Asiako herrialdeetan emakumeek eskubide berdinak dituztela?

Eta horrexegatik egun hau gogoratzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Zeren guztiaren gainetik, guztiak pertsonak gara; hau da, espezie berekoak gara. Beraz, zergatik batzuk dituzte besteek baino eskubide gehiago? Argi dago, pertsona guztiak fisikoki ezberdinak garela. Baino honek ez du esan nahi honengatik batzuk erraztasun edo zailtasun handiagoak izango dituztela.

Hausnartzeko galderak:

-      Zuen ustez, mutilak eta neskak berdinak al gara?
-      Zertan bereizten gara?
-      Ba al dago zerbait gizonek egin dezaketena eta emakumeak ez? Eta alderantziz?
-      Zergatik oraindik lanbide batzuk gizonezkoak edo emakumezkoenak direla esaten dugu? Eta jolasekin edo kirolekin berdina gertatzen da?


domingo, 21 de febrero de 2016

Keinua: IZARREN JOKUA (trebetasuna)

Neska-mutil bakoitzari IZAR bat ematen zaio (nahi izanez gero, ikasle bakoitzak izarra marraztu dezake gustuko duen kolorearekin). IZAR horretan izena idatzi eta hiru gauza idatzi behar ditu: egitea asko gustatzen zaizkion bi gauza eta etorkizunari begira ogibide bat.
Bukatu dutenean, klaseko lagunarekin izarra konpartitu eta lagunak (izena esan gabe) izarran idatzirik dagoena ozenki irakurriko du. Beste gelakideek asmatu beharko dute noren izarra den. Bukaeran izarraren jabeak azaldu dezake zerbait.
Bukaeran bilatu daiteke klasean tokiren bat non izar guztiak elkarrekin dauden.



martes, 16 de febrero de 2016

BIDEOA: Trebetasuna

-          Iseka egiten zioten, baina kantatzen hasi zenean… /

Se burlaban, pero cuando empezó a cantar…


domingo, 7 de febrero de 2016

AROTZAREN IPUINA

Bazen behin lan asko egiten zuen arotz bat. Egun guztia pasatzen zuen bere zurdindegian altzari zoragarriak egiten. Horretarako lan tresna pila bat erabiltzen zituen eta guztiekin trebea zen. Halako egun batean, tresna guztiak mahai gainean txukun jarri eta eguna lanean eman eta gero etxera joan zen atsedena hartzera.

Zurdindegia erabat hutsik gelditu zenean, bapatean tresnak mugitzen hasi ziren eta poliki-poliko elkartzen hasi ziren bilera bat egiteko. Guztien artean mailuak hitza hartu zuen esanez:
-      Dakizuen bezala, oraindik ez dugu aukeratu gure artean zein izango den nagusia eta aginteak ematen dituena. Nik uste dut ni naizela hau egiteko egokiena.

Bileran zeuden tresnek ezetz esan zioten zarata asko egiten zuelako eta denbora guztian kolpeka ari zelako. Hala izanik, torlojuak hartu zuen hitza:
-      Ni askoz ere aproposagoa naiz lan hau egiteko, ez al duzue uste?

Bertan zeudenek ezetza eman zioten, berarekin lan egiteko buelta eta buelta asko eman behar zelako. Orduan, lixak hitza hartu zuen:
-      Nire lana oso garrantzitsua denez, nik usted ut ni izan beharko nuela gu guztion nagusia.

Hala ere, bertan bildutakoek ezetz esan zioten harremanetan zakarra zelako eta besteekin beti desadostasunak baizituen.

Azkenik, metroak ere aurkeztu zuen bere burua nagusi gisa. Baina ezetza hartu zuen ere besteak neurtzen eta neurtzen denbora pasatzen zelako, bera perfektua bailitzan.

Bapatean, zurdindegiko ateak zabaldu eta arotza sartu zen. Tresnek esandakoa entzun eta gero, harriturik erantzun zien:
-      Ez dakit zergatik haserretzen zareten, denak zarete baliagarriak eta ezinbestekoak nire lanerako. Mailua oso indartsua da. Torlojuari esker gauzak erabat elkarturik gelditzen dira. Lixak, berriz, izkin guztiak leuntzen ditu eta metroari esker gauza guztiak bat etortzen dira.


Arotza berriz joan zenean, lan tresna guztiak konturatu ziren arotzak arrazioa zuela: guztiak garrantzitsuak ziren eta guztiek elkarrekin lan eginez gero altzairu zoragarriak egin zitzaketen. Beraz guztiok gara garrantzitsuak eta elkarrekin lan eginez oso urrutira irits gaitezke.