domingo, 31 de enero de 2016

Gogoeta: TREBETASUNAri atea zabaldu!!!


Zenbaitetan ezgauza sentitzen zara. Hainbeste gauzaren aurrean ezgauza… proiektu bat aurrera ateratzeko, problema bat ebazteko, arazo bati aurre egiteko. Zenbaitetan porrota nabaritzen duzu lanean, edota azterketa batean, edota lagunekin, edota… eta zalantzatan hasten zara. Zure ahalmena eta balioa zalantzatan jartzen duzu eta etsipen esaldiak erabiltzen dituzu: “ezin dut”; “nik ez dut balio”, “besteak hobeak dira”… Zuere burua GEZURRETAN ari da. Uste duzuna baino gehiago ahal duzu. Guztiok dugu indar handi bat gure barnean, guztiok ditugu ahalmen izugarriak gure barruan. Fruitu asko eman dezaketen gaitasunak ditugu. Ez galdu zuere ametsak eta zure bideari eutsi.

Une batez begiak itxi eta nolakoa zaren pentsa ezazu. Zer bereizten zaitu besteengandik? Zertan zara trebea? Zerekin disfrutatzen duzu? Zer daukazu besteei erakusteko? Guztiok dugu altxor bat geure barnean eta guztiok abileziak ditugu gure barruan. Trebetasun desberdinei esker gizarteak aurrera egiten du. Imajinatzen al duzu guztiok matematikatan trebeak izango vagina, vaina oso txarrak eskulanetan? Mundua zehatza eta kalkulatua izango litzateke, arte lanik gabekoa, tristea… Beraz, argi izan guztion abileziak ezin bestekoak direla eta besteekin elkarbanatu behar ditugula. Zuk ere zeure abileziak dituzu. Hortaz, guztion artean mundua kolorez betetzen dugu.

Zeure buruari galdegiozu: “Zertan naiz ona? Zein dira nire abileziak?” Zuk egiten duzun edozein gauza balio du, gauza asko baitaute: margotzen, dantzatzen, kantatzen, kirolak egiten, lagunak izaten, besteen aurrean hitz egiten, ordenagailua erabiltzen, argazkiak ateratzen, sukaldatzen, naturaz gozatzen…


Eta zu, zertan zara trebea?


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada