Urte
Berri On guztioi!!! Ongi etorri eskolara!!!
Zer
moduz pasa dituzue oporrak? Familia eta lagunekin ondo? Atsedena
hartzeko paradarik izan al duzu? Berriz hemen aurkitzen gara gauza
pila bat elkarbanatzeko eta asko ikasteko. Seguru egun hauetan
Olentzeroren eta Erregeen irudi mordo bat ikusi zenituztela beren
zorroak opariz Beteta. Ba…, hilabete honetan Olentzeroren edo
Erregeen antzera egitea proposatzen dizuegu, zakuak opariz beteak
izan beharrean, BAKEz beteak izateak.
Nolatan
BAKEz beteak izatea? Gogoratzen al duzu zer ospatzen dugun
urtirrelan? Bai, asmatu duzu. Hilabete honetako 30ean BAKEaren eguna
ospatuko dugu. Duela 52 urte sortu zen jai hau munduko eskola
guztietan bakearen alde lan eta gogoeta egiteko. Eta egun hori
aukeratu zen Mahatma Gandhiren heriatzaren urteurrena delako. Berak
lortu zuen India Erresuma Batutik modu baketsu batez independizatzea.
Hau
dela eta, zure buruari galdegiozu: Zer da BAKEa? Ausartuko zinen
definizio bat ematen. Zure egunerokotasunean bakean bizi al zara?
Denon artean BAKEa lortu dezakegu eta horretarako ez dira gauza
handirik egin behar. Egunero ekintza txikiak eginez, eta gure jarrera
batzuk aldatuz, gure inguruan BAKEa lor dezakegu. Beraz, hilabete
honetan zehar, gure ingurua giro baketsua lortzen ahaleginduko gara.
GOGOETA
EGIN:
- Ezagutzen al duzu lekurik ala pertsonarik BAKEa kutsatzen dutenik?
- BAKEa kutsatzen duen persona al zara zu?
- Zein gauza txiki egin ditzakezu zure inguruan BAKEa izan dadin?
- Zer egin dezakezu gatazka dagoen tokian?
No hay comentarios:
Publicar un comentario