domingo, 13 de diciembre de 2015

Bideoa: ZER DA ABENDUALDIA?



Gogoetarako galderak:
-          Zer da bideoak erakutsi nahi ziguna?
-          Nola prestatu gaitezke Jesusen jaiotza ospatzeko?
-          Gaur egun ze pertsonek behar dute laguntza Jesus jaio zenean bezala?

-          Zer egin dezakegu gure ingurukoak laguntzeko?

domingo, 6 de diciembre de 2015

Ipuina: MIKELEN BIDAIA



Bazen behin Mikel izeneko mutil bat bidaiatzea asko gustatzen zitzaiona. Oporrak zituen bakoitzean hegazkin bat hartu eta munduan zehar abiatzen zen lurralde desberdinak ezagutzeko asmoz eta jendea laguntzeko gogoz. Herrialde asko ezagutzen zituen eta horri esker lagun asko zituen. Bidai guztietatik oso oroitzapen onak gordetzen zituen, baino bada herrialde bateko ohitura bat benetan gustatu zitzaiona.

Urte batean abenduaren hasieran oporrak hartu eta Afrikako Kongora joan zen bertan 20 egun igarotzera. Herri txiki batean pasa zituen egun gehienak. Bertako jendea oso zoriontsua eta jatorra zen. Oso ohitura ezberdinak zituzten. Jendea oso irekia eta eskuzabala zen. Eta arraroa iruditu zitzaion gauza bat, etxe guztietako ateak beti irekiak zeudela zen. Konfiantzazko jendea zen eta ez zuten lapurrei beldur; guztiek elkarri laguntzen bai zioten.

 Herrira iritsi bezain pronto, aterpe bat bilatzen hasi zen bertan lo egin ahal izateko. Baino familia bat Mikel ikustean, beraiekin bizitzera gonbidatu zuten.  Gure mutilak ezin zuen sinetsi zein bihotz onekoak ziren eta zein zorte ona izan zuen.

Mikelek bertako ohiturak ikusi eta ikasi zituen. Goizetan eguzkiarekin batera jaikitzen zen goizeko 6ak aldera. Etxea txukuntzen lagundu ondoren familiaren aitarekin ehizatzera joaten zen batzuetan. Baino gehiengoetan etxekoandrearekin gertatzen zen etxeko gauzetan laguntzeko. Askotan baratzean egiten zuen lan; oso lan gogorra zen, baino familiarekin pasatzeko momentu paregabea. Bertan pasatzen zituen egun gehienak beraiekin hitz egiten eta beraien ohiturak ikasten.

20 egunak pasa eta gero, asko ikasi zuen Kongoko kultura eta bizimoduari buruz. Asko gustatu zitzaion herrialde hura eta gainera, familia horrekin ezin hobeto bizi zen. Baino agur esateko unea iritsi zitzaion. Oso triste zeuden guztiak, bai Mikel eta baita familia ere. Eskerrak eman eta gero, guztiak besarkatu zituen eta etxetik irten zen. Baino ibiltzen hasi baino lehen, galdera bat bururatu zitzaion.

-          Egun hauetan ikusi ahal izan dudanez, noizean behin, lasto pixka bat jartzen zenuten mahai gainean. Baino ez dut zergatia oso ondo ulertu. Zergatik jartzen duzue lastoa sukaldearen erdian?
-          Zerbait ondo egiten dugun bakoitzean lasto belar bat hartzen dugu baratzetik eta mahai gainean jartzen dugu. Eta horrela Jesusentzat sehaska prestatzen goaz. Zenbat eta ekintza on gehiago egin, zenbat eta lasto gehiago egongo da bere sehaskan. Eta sehaska zenbat eta bigungarriagoa izan,  Jesus zenbat erosoago egongo da jaiotzean. – Esan zion familiako amak.
-          Bai, horrela ospatzen dugu guk Abendualdia. Jesusen jaiotzerako bihotzak prestatu behar ditugu, eta horretarako gure bihotzak berritu behar ditugu ekintza onak eginez. Gainera, talde lana da, zeren familiako guztiok ondo portatu behar dugu, Jesus gure etxean gustura eta babestua sentitu ahal izateko. – Gehitu zuen aitak.

Mikeli Abendualdia ospatzeko modu paregabea iruditu zitzaion. Hori bai zela benetan Gabonetarako prestatzea. Mundu guztiak ekintza onak egiten zituen bihotzak berritzeko eta Jesusentzat prestatzeko. Eta ikasitako hau Mikelek bere etxekoei erakutsi zien eta urte horretatik aurrera modu honetan ospatzen du Abendualdia.

Gogoetarako galderak:
-          Nola iruditu zaizu bizi zirela herri txiki horretan?
-          Zergatik ziren hain zoriontsuak hain gogor lan egin behar zuten arren?
-          Nola ospatzen zuten bertan Abendualdia? Ideia ona dela uste duzue? Zergatik?
-          Hemen antzeko zerbait egin genezake?
     - Gure bihotzak prestatzen ditugu Jesusen jaoitzerako?