domingo, 1 de noviembre de 2015

Gogoeta: ELKARTASUNari ATEAK ZABALDU



   Hilabete berrian gaudela ELKARTASUNri atea eta bihotza zabaltzea gonbitea egiten dizugu. Badakizu azaroa hilabete inportantea dela eskolan, badakizu zergatik? Hiruzpalau aste barru Maria Haurraren astea ospatuko dugulako. Santa Juanak berak aukeratu zuen Maria Haurraren irudia, haren urratsak jarrai ditzagun.

   Maria gauza on askoren eredu dugu: eskuzabala zen, langilea, beti laguntzako prest, ahalmen handikoa, hezitzailea, maitekoarra… Gure mundua ikusita balore horiek bizitzea behar-beharrezkoa iruditzen zaigu.

   Zer aldatuko zenuke munduan? Injustizia asko dago, gerrak, hondamendi naturalak, arazo ekonomikoak… Hori guztia, alda al dezakegu? Zer iruditzen zaizu? Agian, bakarrik ezin dugu gauza handirik egin, baina besteekin bat egiten dugunean arazoei aurre egitea errazago egiten zaigu. Ez al duzu uste? Adibidez, klasean gaudenean, ez al zaizkigu lanak errazago egiten “talde kooperatibotan” burutzen dituguenan? Seguru gustura gaudela “Lápices al centro” edo “folio giratorio” bezalako teknikak egiten ditugunean bakarka aritzen garenean baino.

   Elkarrekin aritzen garenean seguru sentitzen dugu guere burua. Beraz, pentsa eskola osoan bat egiten badugu, zenbat gauza lor ditzakegun!!! Goazen, bada, gure inguruan dauden arazoak ikustera. Zer egin dezakegu arazoak dituzten pertsonei laguntzeko? Egun jende asko arazo ekonomiko larriak ditu, jateko ere ez daukatela. Gu guztion esku dago hau aldatzea.


   Gogora ezazu munduko pertsona guztiok puzzle erraldoi bateko piezak garela. Guztiok ezinbestekoak gara. Goazen, bada, mundu polit baten alde egitera gure piezarekin; denen artean ahal dugu eta!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario