domingo, 11 de octubre de 2015

Ipuina: KOLORE ANITZEKO HARRA

Gure ondoan dagoenari ona egiteak bere saria duela esaten dute.

Zuhaitz artean bizi zen kolore anitzeko harrari horrelaxe gertatu zitzaion: Adarretan, hosto samurren artean ibiltzen zen, pozez eta kantuz, alaitasuna nonahi eramanez. Marraskiloekin eta bertako zomorroekin hitz egitea gustatzen zitzaion. Hegaztien artean lagun asko zituen eta horiekin makina bat pasarte eta aholku elkarbanatzen zituen. Horrelaxe pasatzen zituen orduak gure harrak.

Egun batean, ia ia konturatu gabe ekaitz bortitza gertatu eta zuhaitzaren puska bat urpean gelditu zen. Hau gertatu bitartean, zomorro baten garrasi estuak entzun ziren, haizearen eta uraren indarrari aurka egiten ari zitzaion eta larri-larri zebilen. Kolore anitzeko harrak zomorroa ikustean, indar handia eginez gorputza luzatu, zuhaitzari ondo eutsiz eta oreka galtzear zeukala zomorroa salbatzea lortu zuen.

Ekaitza eta gero, naturako Jainkoak kolore anitzeko harrari deitu zion. Naturako Jainkoak besteekiko maitasuna erakusteagatik beste bizitza bat oparitu zion. Hala, kolore anitzeko harra, kolore anitzeko pinpilinpauxa bihurtu zuen. Pinpilinpauxak hegalak ireki eta oihanatik ibili zen ekintza onen balioak nonahi eramanez.

GOGOETA EGIN:

·         On egiteak saririk ematen du, zein sari?
·         Zein ona egin diezaiokegu gure ondoan dagoenari?
·         Inoiz ekintza onaren bat jaso al duzu? Zein ekintza ona?
·         Zer egin dezakegu “pinpilinpauxa” bihurtzeko?



No hay comentarios:

Publicar un comentario