miércoles, 9 de septiembre de 2015

Hasteko ipuina: ATEEN IPUINA

Bazen behin gizon heldu bat oso azkarra zena. Egun guztia kalean zebilen alde batetik bestera. Inork ez zekien oso ondo zertan egiten zuen lan eta familiarik ere bazuen. Oso bakartia zen, eta bere arropa nahiko traketsak... ziren. Trastez beteriko zaku handi-handi batekin zihoan beti; eta bere ondasunik garrantzitsuena zela zirudien. Bertan etxe desberdinetatik hartutako objektuak garraiatzen zituen.

Txikitan bere aitaren lanbidea ikasi zuen, sarraigilea alegia. Ez zegoen ireki ezin zuen aterik. Gainera, aspaldidanik giltzenganako miresmena sentitzen zuen; guztiak ziren harrigarriak berarentzat. Hain ziren txikiak eta sinpleak; baino beraiei esker gauza izugarriak babes zitezkeen. Horregatik, mota guztietako giltzak biltzen hasi zen.

Baina bere aita hil zenean, bere bihotza gogortzen hasi zen; eta maltzurkeriaz jokatzen hasi zen. Bakarrik zegoenez, herri batetik bestera ibiltzen hasi zen eta hutsik ikusten zituen etxeetara sartzen zen. Bertan pasatzen zituen gauak, eta alde egin baino lehen, etxe horretatik objekturen bat hartzen zuen gero horrekin negozioak egiteko.

Egun batean, herri txiki batetara iritsi zen eta zerbaitek atentzioa deitu zion. Bertako biztanle guztiak oso zoriontsuak ziren eta beti irribartsu zebiltzan. Herriaren lorez beteriko plaza bat zegoen, eta erdian iturri polit bat. Honen alde batean, etxe handi eta eder bat ikustren zen. Ez zen udaletxea ez, baino mugimendu handia nabari zen. Bertatik ateratzen ziren pertsona guztiak kaxa handiekin ateratzen ziren. Eta gure sarraigileak ea zer eramango ote zuen galdetzen zion bere buruari. 

Horrexegatik, gau hartan etxe handi horretan sartzen ahalegindu zen. Baina, ez zuen ate hori irekitzeko giltza aproposik. Leihotik sartzen ere saiatu zen, baina alferrik.  Gau osoa pasa zuen mila trikimailu saiatzen, baina ez zegoen modurik. Beraz, leher eginda atearen ondoan loak hartu zuen.

Hurrengo egunean, emakume heldu bat gerturatu zitzaion laguntza eskainiz. Sarraigileak ea zergatik denak hain zoriontsuak ziren galdetu zion.  Emakumeak sekretu bat kontatu zion: “Etxe hau magikoa da eta pozten gaituzten gauzak bukatzen zaizkigunean, hona etortzen gara gehiagoren bila. Etxe hau zoriontasunaren lantegia da, eta denetarik sortzen dute hemen: zoriontasuna, laguntasuna, barkamena, elkarbanatzeko nahia…”

Sarraigilea txunditurik geratu zen bazter batean. Eguna pasa ahala atea irekitzeko ez zela giltzarik ez zela behar konturatu zen. Baina nola demontre irikiko zituen? Denbora luzez begira egon ondoren, bihotzak atera gerturatzen zirenean, hau automatikoki irekitzen zela konturatu zen. Berak ere gauza bera egin zuen, baina atea ez zen ireki. Lehengo emakume bera gerturatu zitzaion eta esan zion: “Gure lantegiko ateak zabaltzeko bihotza pozik izan behar duzu; hori baita gure baldintza bakarra.”

Sarraigileak bere aitaren irudia gogora ekarri zuen. Une horretan begiak malkoz bete zitzaiakion eta negarrari eman zion. Izan ere, azken urteetan izandako hainbat gauzataz damutu zen. Orduan, ateak zabaldu zitzaizkion. Sarraigileak hainbesteko poza sentitu zuen zoriontasunaren lantegian lan egitea erabaki zuela.



Guk horrelako ateak zabaltzeko gai izango al gara? ikasturte honetan zehar maitasuna, ongizatea, laguntasuna eta poztasuna bezalako baloreei ateak zabaltzen saiatuko gara. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada